XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) azkar-azkar eta etenaldi luzeak eginez hitz egiten zuen.

Baina bitxietan bitxiena, galde egiten zioten bakoitzean, ateratzen zitzaion lehen hitza sure ozen bat izaten zen.

Hori ez zen oso harritzekoa, Segurolatarren seme nagusia izanda, baina sure gora eta sure behera, ikustekoa zen zer nolako trufa eta irria sortarazi zuen herrian.

Handik oso gutxira, Sergio Sure izenez ezaguna izan zen ingurumari osoan.

Ameriketan ikasitako jarrerak, zer esanik ez, kaltea besterik ez zion egin Sergiori; betiko lagunak arintasunez tratatzen zituen, herriko jende xehea mespretxuz, eta Balkobilkoko guztia eskasa iruditzen zitzaion hangoarekin konparatuta.

Balkobilkoko jendea, jakina denez, ez da geldirik egotekoa, eta luze gabe hasi ziren Sergiori buruzko hizketaldiak berriz ere.

Eta orduan berritu zen aspalditik isildurik zegoen eztabaida, alegia, txiki-txikitandik horrelako iharduera batean buru-belarri hasten diren gazteek haurtzaro arduragabeaz gozatzeko aukera betiko galtzen duten ala ez.